88. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Arau subsidarioetako aldaketa puntual eta xehakatua.
Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko ekainaren 12an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko Arau Subsidarioetako aldaketa puntual eta xehakatua, Ignacio Urzaiz Santosek sustatua 2. poligonoko 953. lurzatian, San Isidro kalean 122. zenbakian. Arau Subsidarioetako aldaketa xehakatuaren hasierako onespena: "Gehieneko eraikigarritasunaren banaketa berria lurzatian".

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak 74.2. artikuluari dagokionez xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan, argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2009ko ekainaren 22an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: L0918336