81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

202/2009 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko prozeduraren barrenean, hautatutako izangaien izenen zerrenda argitara ematen duena.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 23an emandako 67/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa arautzeko deialdia onetsi zen.

Apirilaren 27ko 174/2009 Ebazpenaren bidez, zuzendariak hautatzeko izendatu ziren hautapen batzordeek izangaiek aurkeztutako merezimenduak barematu dituzte, eta aurkeztu, azaldu eta defendatutako zuzendaritza proiektuak baloratu dituzte. Horretarako, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren IV. kapituluko 133., 134. eta 135. artikuluak aintzat hartu dituzte, haietan zuzendariak hautatzeko prozedura eta betebeharrak ezartzen baitira, eta otsailaren 23ko 67/2009 Ebazpenaren lehenengo oinarriko 2.1.4 eta 3.9 puntuak eta zazpigarren oinarriko 7.2 puntua.

Ebazpen horren zazpigarren oinarriko 4. atalean ezarritakoarekin bat, batzorde bakoitzeko buruak hautatutako zuzendarigaiaren aldeko proposamena eta 1. fasea gainditu duten gainerako zuzendarigaien zerrenda igorriko dio Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariari, eta Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita daudenak ere adieraziko ditu.

Orobat, ebazpen horren bederatzigarren oinarriko 3. atalean ezarritakoari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du hautatutako zuzendarigaien izenen zerrenda, haien izendapen mota adierazita.

Beraz, bidezkoa da jendaurrera ateratzea Hasierako Prestakuntza Programa egiteko hautatu diren zuzendarigaien zerrenda, bai eta programa egitetik salbuetsita daudenena ere. Era berean, kasuan kasuko izendapen mota adieraziko da, hautaturiko izangai bakoitzaren egoeraren arabera.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrera ateratzea, hautapen batzordeek aurkeztu dituzten proposamenak aintzat hartuz, zuzendariak hautatzeko prozeduraren lehenbiziko fasea gainditu duten zuzendarigaien zerrendak, bertan adierazita zein dauden Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita eta bakoitzari dagokion izendapen mota. Hori dena eranskin hauetan zehazten da:

I. eranskina: Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duten zuzendarigaiak.

II. eranskina: Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dauden zuzendarigaiak.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 13an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duten zuzendarigaiak

HAUTATUTAKO

IZANGAIA*

IKASTETXEA

HERRIA

IZENDAPENA

Carmona López, Antonio

Murietako ikastetxe publikoa

Murieta

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Egiluz Gaubeka, Koldo

"San Miguel" DBHI

Agoitz

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Urroz Llorente, Juncal

Azpilkuetako ikastetxe publikoa

Azpilkueta

Praktiketako zuzendaria urtebetez

(*) Hasierako prestakuntza programa bat gainditu behar duten zuzendarigai hautatuak, otsailaren 23ko 67/2009 Ebazpenaren zazpigarren oinarriko 6. atalean xedatutakoarekin bat.

II. ERANSKINA

Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dauden zuzendarigaiak

HAUTATUTAKO

IZANGAIA*

IKASTETXEA

HERRIA

IZENDAPENA

Aizcorbe Urroz, M.ª Luisa

"Iturrama" ikastetxe publikoa

Iruña

Zuzendaria lau urterako

Basarte Lorente, Luis

''Ribera del Arga'' BHI

Azkoien

Zuzendaria lau urterako

Botello Fernández, Ana Isabel

IES "Eunate" BHI

Iruña

Zuzendaria lau urterako

Jiménez Burgui, Ana Flor

"San Francisco" ikastetxe publikoa

Iruña

Zuzendaria lau urterako

Marqués Roncal, Jesús Vicente

"Virgen del Soto" ikastetxe publikoa

Caparroso

Zuzendaria lau urterako

Martínez de Morentin García, Jorge Miguel

"Valle de Aragón" DBHI

Zarrakaztelu

Zuzendaria lau urterako

Urabayen Albizu, Elena

Lezaungo ikastetxe publikoa

Lezaun

Zuzendaria lau urterako

* Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dauden zuzendarigai hautatuak, otsailaren 23ko 67/2009 Ebazpenaren zortzigarren oinarriko 1. eta 2. ataletan xedatutakoarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F0915955