81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1663/2009 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 1133/2009 Ebazpenean egindako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, zerbitzu orokorretako langile izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezarri zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 1959/2007 Ebazpenaren bidez, zerbitzu orokorretako langile izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 1133/2009 Ebazpenaren eranskinean ez dira sartu María Eugenia Urdiciáin Morón andrea eta Francisco Javier Mata Sola jauna. Bidezko da eranskin horretan sartzea María Eugenia Urdiciáin Moron andrea, 28,06ko puntuazioarekin, eta Francisco Javier Mata Sola jauna, 29,25eko puntuazioarekin, horiek baitira deialdiaren hautapen prozesuan lortu zituzten puntuazioak.

Horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluan xedaturikoa betez eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abuztuaren 5ean emandako 55/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 1133/2009 Ebazpenaren eranskineko akatsak zuzentzea eta, probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan María Eugenia Urdiciáin Morón andrea, 28,06 punturekin, eta Francisco Javier Mata Sola jauna, 29,25 punturekin, sartzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0918219