81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuarena. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko, aldatu zuen maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuan akatsak atzeman direnez, bidezko da zuzenketa batzuk egitea. Foru dekretua 2009ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

I. eranskina

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda.

6570. orrialdean, 2. zutabean "Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia 4878)" dioen tokian honako hau erran behar du: "Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia 4886)".

6570. orrialdean, 2. zutabean, "Oihanak Kudeatzeko Bulegoko burutza" dioen tokian, honako hau erran behar du: "Oihanak Kudeatzeko Ataleko burutza".

6572. orrialdean, 1. zutabean, "Espedienteen eta Ordainketen Bulegoko burutza" dioen tokian, honako hau erran behar du: "Espedienteak eta Ordainketak Kudeatzeko Bulegoko burutza".

Iruñean, 2009ko ekainaren 16an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0918030