81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

870/2009 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Beraren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeaketarien (Informatika Zerbitzua) lanpostu hutsak esleitzen dira lekualdatze lehiaketaren bidez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak urriaren 23an emandako 1838/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeaketarien 8 lanpostu huts (Informatika Zerbitzua) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Epaimahai kalifikatzaileak igorri du lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, eta lanpostu hutsak hautatu ondoren, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunen eskaerei jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeaketarien (Informatika Zerbitzua) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzea, jarraian zerrendatzen diren izangaiei:

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

UNITATE ORGANIKOA

Agirre Perez, Iñaki

257

Campuseko Zerbitzuetako Atala

Esteras Cilla, Ana

250

Sistemen eta Komunikazioen Atala

Macicior Irazoqui, Begoña

247

Kudeaketa Korporatiboaren Atala

Perales Villena, Eduardo

406

Sistemen eta Komunikazioen Atala

2. Izangaiek esleitutako lanpostuez jabetu beharko dute ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamar egun naturaleko epean. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, adierazitako epean lanpostuaz jabetzen ez diren lehiatzaileek esleitu zaizkien lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Informatika zerbitzuko zuzendariari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari.

5. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2009ko ekainaren 5ean.-Julio Lafuente López.Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F0917915