81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Jacobaren pasabideko hegalkinaren zati bati kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 19-JUN-09 (12/CU)

Ikusirik obren aurreproiektua eta Zapateria kaleko 19. zenbakiko jabeekin sinatu beharreko hitzarmenaren zirriborroa, horretarako beharrezkoa baita Jacobaren pasabideko hegalkinaren zati bat eskualdatzea, eta, ikusirik, orobat, espedientean bildutako txostenak, honako hau erabaki da:

1. Jacoba pasabideko hegalkinaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea abiaraztea, jabari eta erabilera publikoko ondasun izatetik ondareko ondasun izatera pasa dadin. Hona hemen ukitutako eremuaren deskripzioa:

Pasabideko sabaitik gertuen dagoen espazioa da, 2,95 metroko garaieratik gorakoa, bere egungo sestratik neurtuta, eta pasabidearen zabalera osoa hartzen duena. Sakonera, Zapateria kaleko fatxada lerrotik neurtuta, 17,60 metro ingurukoa da, Zapateria kaleko 17. zenbakiaren mehelinetik, eta 18,45 metrokoa, eraikinaren beheko solairuan dagoen lokalaren mugatik neurtuta; salbuespena, ardatza albo batera duen atea irekitzeko behar den espazioa da, Zapateria kaleko fatxadan pasabideak egun duen garaierakoa.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2009ko ekainaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0918369