81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharreko BBBPBn eta zabalguneetako BBPBn, hiriaren erdigunean merkataritzako jarduketarako planaren garapena sustatzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko ekainaren 16an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-JUN-09 (3/UV)

Ikusirik Udaleko zerbitzu teknikoek Alde Zaharreko BBBPB eta zabalguneetako BBPB aldatzeko prestatutako dokumentua, hain zuzen ere hiriaren erdialdean merkataritzako jarduketarako planaren garapena sustatzeko, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea "Alde Zaharreko BBBPBko eta zabalguneetako BBPBko aldaketa, hiriaren erdigunean merkataritzako jarduketarako planaren garapena sustatzeko" izeneko dokumentua.

2.-Dokumentu hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.-Lizentziak emateko prozedura eten dadila agintzea eta erabakia jakinaraztea, erabakia hartu aurretik lizentzia eskaerak aurkeztuak dituztenei.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarra duen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 19an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0918248