81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Cortesko herrilurreko 10. poligonoko 87 eta 111. lurzatiak lagatzeko desafektazioa, Unión Montaribe enpresak abeltzaintza jardueretarako erabil ditzan. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2009ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aho batez (11 boto alde zeuzkala) herrilurreko 10. poligonoko 87 eta 111. lurzatietan hogeita hamazazpi mila zortziehun metro koadroren (37.800 m²) desafektazioa, Unión Montaribe enpresari lagatzeko, enpresa horrek abeltzaintza jardueretarako erabil ditzan baldintza-agirian xedatzen den bezala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Cortesko Udaleko idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2009ko ekainaren 18an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0918178