81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2009-2012 (barne) urteetarako, %10 merkeago

Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deialdia egin du, plegu itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko. Hona hasierako prezioak:

4-5. (batera) usategiak, hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko hamar merkatuta, 11.610,00 eurokoa da.

1. Aldea, Urkiaga, hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko hamar merkatuta, 27.000,00 eurokoa da.

2. Aldea, Beraskoain, hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko hamar merkatuta, 2.610,00 eurokoa da.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondoko hamabost egun naturaletan, eta azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen, aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko Erregistro Orokorrean (Foru enparantza, zk.g., Elizondo, Nafarroa).

Pleguak Baztango Udaletxean irekiko dira hurrengo lan-egunean, ordu berean.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak Baztango Udaleko Erregistro Orokorrean (Foru enparantza, zk.g., Elizondo, Nafarroa) aurkeztu beharko dituzte, lizitazio iragarki honetan aipatutako epean.

Proposamenak kartazal bakarrean aurkeztuko dira eta horretan "Kintoko Usategiak 2009/2012" jarriko du; kartazal horren barnean beste bi kartazal sartu beharko dira, guztiak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak izan beharko dituzte eta barnean dokumentu hauek:

Lehenengo kartazalak, "Dokumentazioa" izenekoak, dokumentu hauek izanen ditu:

a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:

Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura aurkezturik, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribaturik.

Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia, notarioak edo Administrazioak kautotua, edota legalki haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.

Proposamena beste baten izenean aurkeztuko balitz, notario-ahalordea aurkeztu beharko litzateke eta apoderatuaren NANa, aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak beteaz.

b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan % 2, behin-behineko fidantza gisa, utzi izan duela egiaztatzen duen gordekina.

Bigarren kartazalak, "Proposamen ekonomikoa" izenekoa, proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, iragarki honen bukaeran argitaratzen den ereduari egokitua.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko idazkaritzan daude ikusgai.

Baztanen, 2009ko ekainaren 15ean.- Kintoko Mankomunitateko burua, Virginia Aleman Arrastio.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ........................................................................................ adinez nagusia, NAN zenbakia: ...................................., helbidea: ............................................................................, herria: ................................, telefonoa: ......................................, 2009-2012 urteetarako (biak barne) Kintoko usategi eta ehizatokien enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, ............................................................................ Euro (letraz eta zenbakiz) eskaini ditut.

(Leku, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0917889