81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IGUZKITZA

Toki Inbertsioen Estatuko Funtsaren obrak. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2009ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, aho batez, Construcciones Barbarin, S.L. enpresak aurkeztutako proposamenari esleitu ziola Iguzkitzako hiri espazioak eta bide publikoak egokitzeko eta hobetzeko obren kontratua, bera izan baita proposamenik hoberena egin duena, 61.946 euroan, BEZa barne, prozedura negoziatuaren bidez publizitaterik gabe.

Iguzkitzako Barrutian, 2009ko ekainaren 10ean.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0918034