81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARBARIN

Toki Inbertsioen Estatuko Funtsaren obrak. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da Barbaringo Udalak, bizilagunen batzarraren erabakiaren bidez, aho batez 2009ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, Excavaciones Miguel Ochoa Alecha enpresak aurkeztutako proposamenari esleitu diola Barbaringo landabideak egokitzeko obren kontratua, bera izan baita proposamenik hoberena egin duena, 14.513 euroan, BEZa barne, prozedura negoziatuaren bidez eta publizitaterik gabe.

Barbarinen, 2009ko ekainaren 10ean.-Alkatea, María Carmen Iturri Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L0918035