81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI ARANATZ

Udaleko garbitzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, Udaleko garbitzaile izateko bi lanpostu betetzeko deialdiko epaimahaiak ondoren agertzen diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak.

1. Susana Garrido Lasheras

2. María Dolores Ayestaran Goñi

Izangai proposatuek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, deialdiko oinarrian aipatu agiriak ekartzeko (deialdia 2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an).

Etxarri Aranatzen, 2009ko ekainaren 9an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0917626