81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

352/2009 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, "Tafallako udal mugapean Iberdrolaren Tafalla-Miranda linearen aireko deribazioa, 13,2 kV-ekoa, eta I.C. transformazio zentro berria egitea Tafallako sifoiko uhateak elikatzeko" izeneko proiektuaren Ingurumen ukipenen azterlana eta proiektua bera jendaurrean jartzen dituena. Sustatzailea Canal de Navarra, S.A. da.

Canal de Navarra, S.A.k "Tafallako udal mugapean Iberdrolaren Tafalla-Miranda linearen aireko deribazioa, 13,2 kV-ekoa, eta I.C. transformazio zentro berria egitea Tafallako sifoiko uhateak elikatzeko" izeneko proiektuaren Ingurumen ukipenen azterlana eta proiektua bera aurkeztu ditu. Jarduera hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota eta, horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Aurkeztutako agiriak eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

1. "Tafallako udal mugapean Iberdrolaren Tafalla-Miranda linearen aireko deribazioa, 13,2 kV-ekoa, eta I.C. transformazio zentro berria egitea Tafallako sifoiko uhateak elikatzeko" izeneko proiektuaren Ingurumen ukipenen azterlana eta proiektua bera jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuarekin bat.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Tafallako udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legearen 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Tafallako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 18an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0916296