81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

336/2009 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Eraulgo 17. poligonoko 193., 197. eta 198. lurzatietan, "Askarreta" alderdian, oilasko haztegi bat jartzeko proiektua, Jesús María Sainz Munárriz jaunak sustatua, jendaurrean jartzen duena, Ingurumen baimen integratuaren prozedura eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura hasteko.

Jesús María Sainz Munárriz jaunak Eraulgo 17. poligonoko 193., 197. eta 198. lurzatietan, "Askarreta" alderdian, oilasko haztegi bat jartzeko baimena eskatu du, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera tramiteak egin daitezen.

Aurkeztutako dokumentazioa aipatutako foru legearen I. kapituluan ezarritakoaren araberakoa da. Beraz, tramitatzeko onartzen da.

Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusita eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

1. Eraulgo 17. poligonoko 193., 197. eta 198. lurzatietan, "Askarreta" alderdian, oilasko haztegia jartzeko proiektua, Jesús María Sainz Munárriz jaunak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedatutakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian (Armada etorbidea, 2, 7. maila, Iruña) egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau sustatzaileari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Eraulgo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 14an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0916294