81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1130/2009 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, kaleko argietan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzen 2008ko deialdia aldatzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak uztailaren 2an emandako 2183/2008 Ebazpenaren bidez, kaleko argietan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzen 2008ko deialdia onetsi zen. Horretarako, 332.500 euroko gastua baimendu zen, 2009ko gastuen aurrekontuen kargura.

Ebazpenean zehaztu zen ezen, 2009ko ekitaldian kontu-sailetan aurrekontuan dirurik izanez gero, diru hori deialdian aurreikusitako kopuruari gehitzen ahalko zaiola.

Jasotako eskaera kopurua ikusita, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak proposatu du energia aurrezteko eta energiaren eragimena handitzeko inbertsio jarduketetarako baimendu zen gastua handitzea.

Horrekin batera, egokitzat jo du deialdiaren oinarriak aldatzea, BEZa diruz laguntzen ahal den kostu gisa hartu ahal izateko, inbertsioak burutzeko epeak handitzeko eta, azkenik, inbertsio gastuak justifikatzeko modua eta epeak aldatzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kaleko argietan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzen 2008ko deialdirako baimendutako gastuari 153.600 euro gehitzea, aurrekontuetako kontu-sail hauen kargura:

-810003811407609425200 ''Toki entitateentzako transferentziak, energia eragimena handitzeko eta energia aurrezteko inbertsioetarako'', 150.000 euro.

-810003-81140-4609-425200, "Auditoretza energetikoak eta bideragarritasun azterlanak toki entitateetan", 3.600 euro.

2. Enpresako zuzendari nagusiak uztailaren 2an emandako 2183/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 3. eta 6. oinarriak aldatzea, honela:

A) "Diru-laguntzen xede izan daitezkeen kostuak, burutzeko epea eta laguntzen zenbatekoak" izeneko 3. oinarriko 1. eta 2. atalen testua hauxe izanen da:

"1. Diru-laguntzen xede izanen dira II. eranskinean zehaztutako neurrietan adierazi eta aplikatzekoa den araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten inbertsio eta gastuak, Nafarroan egindakoak.

BEZa diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostutzat joko da, betiere onuradunak ez badu berreskuratzen edo konpentsatzen.

Ez dira behin ere diru-laguntzen xede izanen:

-Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

-Oro har, argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbertsioaren helburu energetikoak lortzeko xede zuzena ez dutenak. Betiere Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

2. Diru-laguntza jasotzen ahal duen inbertsioa edo gastua egiteko epea 2007ko irailaren 16tik 2009ko irailaren 30era artekoa izanen da.

Horretarako, jarduketa batzuek luzaz iraun dezaketenez, hura bukatzen deneko eguna hartuko da erreferentziatzat, lehen aipatu den epearen barruan izan beharko duena. 2007ko irailaren 16a baino lehenagoko inbertsioak ere onartzen ahalko dira. Obra 2009ko irailaren 30aren ondoren bukatzen bada, inbertsioa egiteko jarritako epetik kanpo dagoela joko da, eta laguntza geroko deialdietan eskatzen ahalko da."

B) "Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa" izeneko 6. oinarriaren 1. atalaren testua hauxe izanen da:

"1. Onarturiko diru-laguntza kobratzeko eskubidea izateko, onuradunak frogatu beharko du diru-laguntzaren xede den jarduketa egin egin duela, 2009ko urriaren 31 baino lehen agiri hauek aurkeztuz:

a) Diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoari dagozkion fakturen fotokopiak eta ordaindutakoaren frogagiriak, diruz laguntzeko modukotzat jotzen den aurrekontuaren erdiari dagozkionak, gutxienez. Ordainketa osoa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuz egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik onartuko.

Aurkeztutako ordainketek diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoa estaltzen ez badute, 2009ko abenduaren 31 baino lehen justifikatu beharko dira.

Ordainagiri gisa honako hauek onartuko dira: diruz lagundutako gastua edo inbertsioa hartu izanaren agiria eta inbertsio edo gastu hori ordaintzeko ebazpen bat, edo udaleko edo kontzejuko idazkariaren edo alkate-udalburuaren erantzukizuneko aitorpena, diruz lagundutako jarduketa bukatu dela eta 2009ko abenduaren 31 baino lehen ordainduko dela adierazten duena.

b) Diru-laguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri."

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen. Haren aurka, interesa duten administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan adierazitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 13an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0915917