81. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Tuterako Zentro Elkartuko irakasle-tutore izateko lanpostu bat betetzeko.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Tuterako Zentro Elkartuko Patronatuak hartutako Erabakiarekin bat, merezimendu bidezko lehiaketa publikorako deia egiten da honako irakasle-tutore lanpostu hau betetzeko:

-Gizarte Hezkuntza:

  • "Hezkuntzaren teoria eta historia" arlorako irakasle-tutore lanpostu bat.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentroko bulegoetan aurkeztu beharko dira (San Adriango Markesaren jauregia, Tutera), jendaurreko orduetan (9:30etik 14:00ak arte), deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean. Eskabidearekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduen balorazioa UHUNek Madrilen duen Egoitza Nagusiko departamentuek eginen dute, agindutakoari jarraikiz.

3. Irakasle-tutore izateko eskaerak baloratzeko baremoa hauxe da:

1. Aldez aurreko betebeharra:

Eskatzen den tutoretzari dagokion titulazioa, UHUNeko irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2. Ikasketa espedientea:

a) Ikasketa espedienteko kalifikazioak: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion arloen gaineko berariazko lizentzia: 3
puntu.

c) Doktore titulua: 5 puntu.

3. Beste titulazio akademiko batzuk:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulu akademikoez gainera, beste batzuk izateagatik:

a) Lizentzia bakoitzeko: puntu 1.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4. Esperientzia irakasle lanetan:

a) Eskolak ematen dituzten unibertsitateetako eta UHUNeko irakasle lana, 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetakoa, 2 puntu arte.

5. Argitalpenak, lanak, txostenak, biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzeak, iragarritako tutoretzaren ingurukoak:

Gehienez ere, 5 puntu.

6. Tutoretzaren eskakizun akademikoei izangaia nola egokitzen zaien:

Gehienez ere, 5 puntu.

Tuteran, 2009ko ekainaren 18an.-Tuterako UHUNeko Patronatuko burua, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0918204