79. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak maiatzaren 22an emandako 1370/2009 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko zenbait lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Akatsa atzeman da Erradiodiagnostikoko Barrutiko Fakultatibo Espezialista izateko deialdiko epaimahaiaren osaeran. 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean, eta hemen dago idatzirik egin beharreko zuzenketa:

6982. orrialdean, 2. zutabean,

Honela dioen tokian:

Idazkaria: Juan Luis Amigot Gracia jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ubarmin Klinikako Kudeaketa Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Myriam Donezar Díez de Ulzurrun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Honela behar du:

Idazkaria: Olga Gordillo Gutiérrez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioetako eta Ospitalez kanpoko Laguntzako Langileriaren Ataleko burua.

Ordezko idazkaria: Myriam Donezar Díez de Ulzurrun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Iruñean, 2009ko ekainaren 10ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0918163