79. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

101/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kontseilari horrexek abenduaren 11n emandako 203/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko bi zerbitzuren berrantolamenduaren ondorioz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa aldatu denez, beharrezkoa da bulegoen egitura egokitzea, baita haien eginkizunak eta atxikipena ere.

Foru agindu honen helburua, beraz, zuzendaritza nagusi horretako Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuko eta Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak egokitzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

1. 1. puntua aldatzen da eta, hemendik aurrera, honela idatzita agertuko da:

"1. Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Antolamendu Bulegoa.

-Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

-Helduen Hezkuntzako Bulegoa.

1.-Antolamendu Bulegoa eta Titulu eta Baliozkotze Bulegoa Antolamenduaren eta Tituluen Atalari atxiki zaizkio.

Helduen Hezkuntzako Bulegoa Helduen Hezkuntzako Atalari atxiki zaio.

2.-Antolamendu Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Indarra duen hezkuntza sistemak lege aldetik behar duen garapena aztertzea eta proposatzea.

-Ikasketaren eta antolaketaren arloetako arautegia prestatzea.

-Testu eta material didaktikoak Nafarroarako prestatutako curriculumei nola egokitzen zaizkien azaltzeko txostenak egitea.

-Estatuko zein autonomietako hezkuntza administrazioek onesten duten hezkuntza arloko arautegia berrikusi, katalogatu eta artxibatzea.

-Ikasketa planak irakaskuntza arautuen erregistroan sartzea, baita haiek prestatu eta gordetzea ere.

-Eskola Kontseiluak berritu eta osatzeko prozesuen garapena gainbegiratu eta kontrolatzea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

3.-Titulu eta Baliozkotze Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Titulu akademikoak eta profesionalak emateko proposamenak tramitatzea eta horien gainean ebaztea, ikastetxeek eskaturik.

-Ikastetxeei titulu akademiko eta profesionalak luzatu eta banatzea.

-Ikasketen ziurtagiriak luzatzea.

-Tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, horien gainean ebaztea.

-Diploma eta tituluen erregistroaz arduratzea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

4.-Helduen Hezkuntzako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Helduentzako jarduerak kudeatu, koordinatu eta haien jarraipena egitea.

-Helduen hezkuntzari buruzko arautegia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari gara dezala proposatzea.

-Hezkuntza Departamentuak onetsitako arauak eta irizpideak aplikatu eta zabaltzea.

-Txosten eta proposamenak prestatzea bulegoaren antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko eta, orobat, helduen arretarako dauden berariazko hezkuntza baliabideak hobetzeko.

-Helduentzako hezkuntzako ikastetxe eta eskualdeek ikasleen hezkuntza beharrak asetzeko moduko erantzuna eman ahal izateko, behar diren jarduketa, baliabide eta sostenguak programatu eta proposatzea.

-Gizarte eta hezkuntza arloko neurriak sustatzea, etorkinak eta egoera ahulean dauden pertsonak integratzen laguntzeko.

-Hezkuntza arloko neurri eta egintzak bultzatzea, ezgaitasunak dituzten pertsonak gizartean integratu daitezen errazteko.

-Informazio eta komunikazio teknologien erabilera baliabide didaktiko gisa sustatzea.

-Ikastetxe eta eskualdeetan izaten diren hezkuntza berrikuntzako prozesuak garatzen laguntzea.

-Helduen hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako urteko proposamena prestatzea, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuarekin elkarlanean.

-Helduen hezkuntzari dagokionez, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean aritzea.

-Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinaturik, helduen hezkuntzako ikastetxeen eta eskualdeen antolaketaren eta jardunaren kalitatea berrikustea.

-Helduen hezkuntzari buruzko ikerketa proiektuak prestatzen parte hartzea.

-Beste departamentu, entitate eta erakunde batzuekiko elkarlana eta koordinazioa sustatu eta bultzatzea, helduen prestakuntza etengabeari dagokionez.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

2. 3. puntua aldatzen da eta, hemendik aurrera, honela idatzita agertuko da:

"3. Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoa.

-Prestakuntza Programen Bulegoa.

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa.

-Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa.

-Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa.

-Berrikuntza Programen Bulegoa.

-Baliabide Didaktikoen Bulegoa.

-Hezkuntza Kalitatearen Bulegoa.

-Berdintasunerako Bulegoa.

1.-Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoa eta Prestakuntza Programen Bulegoa Irakasleen Prestakuntza Atalari atxiki zaizkio.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa eta Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari atxiki zaizkio.

Berrikuntza Programen Bulegoa, Baliabide Didaktikoen Bulegoa, Hezkuntza Kalitatearen Bulegoa eta Berdintasunerako Bulegoa Hezkuntza Berrikuntzaren Atalari atxiki zaizkio.

2.-Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Irakasleentzako Laguntza Zentroak antolatu eta abian jartzeko arau eta jarraibideak proposatzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroetako langileen barne prestakuntza koordinatzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroen jardunaren ebaluazioa zuzentzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroekin bat, prestakuntza jardueren erregistro bat prestatu eta mantentzea eta jarduera horiek erregistratu eta ziurtatzeko jarraibideak proposatzea.

-Datu base erkidea eta Irakasleentzako Laguntza Zentroen jarduketa koordinatzea.

-Irakasleek etengabeko prestakuntzako ekitaldietan parte hartzeko laguntza, baimen eta lizentziak lortzeko deialdiak prestatu, horien jarraipena egin eta horien gaineko ebazpena proposatzea.

-Prestakuntza Sarea abian jartzeko eta haren jarraipena egiteko esleituriko baliabideen arabera, aurrekontuak betetzeaz arduratzea.

-Lan taldeak koordinatu eta haien jarraipena egitea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta haien eranskinak sortu, eraldatu eta aldatzeko proposamenei buruz txostenak egitea.

-Hezkuntza Departamentuko beste bulego batzuekin elkarlanean aritzea, hala xedatzen denean.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atalak dituenetatik.

3.-Prestakuntza Programen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Irakasleen prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta hobetzeko ekintzak bultzatu eta koordinatzea.

-Irakasleak prestatzeko eduki eta prozesuen kalitatea hobetzen duten ekintzak bultzatu eta koordinatzea, ebaluazio egokitik abiaturik.

-Nafarroako Foru Komunitateko Irakasleen Prestakuntzarako Urteroko Plana prestatzeko prozesua planifikatu eta horretarako osatzen diren lan taldeak koordinatzea.

-Irakasleen Prestakuntzarako Urteroko Plana gauzatzeko baldintzak aztertu eta baloratzea eta hobeki garatzeko neurriak proposatzea.

-Irakasleen Prestakuntza Atalak zuzenean bultzatu eta garatu behar dituen prestakuntza programen garapena planifikatu eta kudeatzea.

-Irakasleak prestatzeko jarduerak garatzeko prozedura administratiboak kudeatzea.

-Hezkuntza Departamentuko beste bulego batzuekin elkarlanean aritzea, hala xedatzen denean.

-Unibertsitateetako ikastetxe eta erakundeekiko lankidetza hitzarmenak proposatzea, irakasleen hasiera bateko eta etengabeko prestakuntza garatzearren.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atalak dituenetatik.

4.-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza sisteman teknologia berrien erabilera sustatu eta bultzatzea, baita haiek curriculumetako arlo eta ikasgaietan txerta daitezela sustatzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroetako teknologia berrietako aholkulariak koordinatzea.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikastetxeetara zabal daitezela sustatzea, Irakasleentzako Laguntza Zentroko teknologia berrietako aholkularien sarea kudeatuz.

-Irakasleen urrutiko prestakuntza kudeatu eta koordinatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.

-Interneterako hezkuntza edukien prestaketa sustatu, kudeatu eta koordinatzea, ikastetxeetako ikasleek erabil ditzaten.

-Teknologia berriei eta hezkuntzari buruzko kontu guztietan beste departamentu batzuekin, beste autonomia erkidego batzuekin eta Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean aritzea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atalak dituenetatik.

5.-Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxeetarako eskola kudeaketaren aplikazioak garatu, mantendu eta eguneratzea.

-Hezkuntzari buruzko estatistika bildu, araztu eta ustiatzea eta Nafarroako eta Estatuko estatistika institutuekin elkarlanean aritzea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atalak dituenetatik.

6.-Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-"Teknologia Berriak eta Hezkuntza" Programarako sistemak, aplikazioak, zerbitzuak eta konektibitatea garatu, mantendu, administratu eta kudeatzea.

-Educa ikastetxeak kudeatzeko programari eusten dioten sistemak mantentzeaz, administratzeaz eta garatzeaz arduratzea.

-Ikastetxeetako komunikazio sistemak eta informatikako ekipamenduak planifikatu eta mantentzea.

-"Teknologia Berriak eta Hezkuntza" Programako informatika eta komunikazio sistemen erabiltzaileei (ikastetxeei eta irakasleei) laguntza eta sostengua ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atalak dituenetatik.

7.-Berrikuntza Programen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Curriculumetako berrikuntzak hezkuntza sistemako etapa guztietan txerta daitezela bultzatzea eta haien jarraipena egitea.

-Hezkuntza programa esperimentaletarako baimenak proposatzea.

-Proiektu didaktiko berriak sortu eta abian jartzeko laguntzen deialdiak proposatu eta haien gainean ebaztea.

-Garapenerako lankidetzaren eta hezkuntzaren arloko ekintzak sustatzea, planifikatuak eta oihartzun handikoak, arlo horretako beste eragile batzuekin elkarlanean.

-Lankidetzan eta Balioetan oinarritutako Hezkuntzaren eta Garapenerako Hezkuntzaren berariazko arloan lan egiten duten erakundekiko koordinazioa bultzatzea.

-Lankidetzan eta Balioetan oinarritutako Hezkuntzaren eta Garapenerako Hezkuntzaren berariazko arloan lan egiten duten erakundeekin lankidetza hitzarmenak sina daitezela proposatzea.

-Lankidetzan eta Balioetan oinarritutako Hezkuntzaren eta Garapenerako Hezkuntzaren berariazko arloaren gainean, bulegoaren esku uzten diren jarduketa eta proiektu guztietan, Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria izatea.

-Hezkuntza Departamentuaren liburutegia kudeatu eta eskoletako liburutegien programa koordinatzea.

-Eskolaz kanpoko jardueretarako deialdiak eta haiek egiteko diru-laguntzak kudeatzea, baita gurasoen eta ikasleen elkarte eta federazioek sustaturiko jarduerak ere.

-Lankidetzan eta Balioetan oinarritutako Hezkuntzaren eta Garapenerako Hezkuntzaren arloetan irakasleak trebatzeko programak diseinatzea eta haien segimendua egitea Irakasleen Prestakuntzako Atalarekin elkarlanean.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atalak dituenetatik.

8.-Baliabide Didaktikoen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntzarako interesa duten material didaktikoak argitaratu daitezela proposatzea.

-Programa eta proiektu berritzaileetatik harturiko hezkuntza baliabideak zabaltzea.

-Dauden baliabide didaktikoak ezagutarazi eta zabaltzea.

-Nafarroarentzat interes berezia duten argitalpenak argitaratu eta zabaltzea.

-Euskaraz sortu edo euskarara itzultzen diren material didaktikoak editatzeko argitaletxeei ematen zaizkien diru-laguntzak kudeatzea.

-Hezkuntzaren esparruan sortzen den legeria argitaratzea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atalak dituenetatik.

9.-Hezkuntza Kalitatearen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Foru Komunitateko ikastetxeetan kalitate prozesuen zabalkundea egin eta, hala bada, abian jartzea.

-Ikastetxeek beren kudeaketa handitzeko proposamenak egitea, kalitate prozesuen barnean, giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzeko duten autonomia handituz.

-Eskola antolaketarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea, oinarrizko arloetan ikasteko gaitasunei buruzko adierazleak sartuz.

-Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea, ebaluaziorako eta kalitatea neurtzeko azterlanetan.

-Kalitate prozesuak berdintasunekoekin koordinatzea giza baliabideen arloan.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteak tramitatzea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

10.-Berdintasunerako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroako Gobernuaren gainerako departamentuekin eta beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan aritzea, hezkuntza sisteman berdintasuna txertatzeko lanaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko eta lan hori hobetzeko.

-Toki entitateekin lankidetzan aritzea, berdintasunaren printzipioa eta generoaren ikuspegia txertatzeko beren eskumeneko gai eta esparruetan.

-Hezkuntza Departamentuko gainerako zuzendaritza nagusiekin lankidetzan aritzea, beren eginkizunetan berdintasunaren printzipioa zeharka garatzeko konpromisoari dagokionez.

-Hezkuntza sistema berdintasunaren printzipiora egokitu dadila bultzatzea, hezkidetzan oinarritutako ikuspegia eta generoaren ikuspegia txertatuz plan eta programa ezberdinetan, langile teknikoen eta irakasleen espezializazioa, gaitasuna eta orientazioa bermatuz.

-Eskola komunitatea sentsibilizatzea esparru guztietan aukera berdintasunaren alde lan egin beharraz: irakasleak, familiak, ikasleak, ikastetxeak, materialak, etab.

-Hezkidetzan oinarrituriko ikuspegia eta genero ikuspegia txertatzen lagunduko duten irizipide eta materialak garatu eta zabaltzea.

-Hezkidetzan oinarrituriko ikuspegia eta genero ikuspegia nola txertatzen diren ebaluatzeko tresnak eta adierazleak diseinatzea.

-Berdintasunaren printzipioa unibertsitatearen esparruan txertatzea, generoaren azterketa jakintzagai guztietan sartuz, bereziki irakasleen prestakuntzarekin, graduatu ondoko berariazko ikasketak sortzearekin eta arlo horretako ikerlanak egitearekin zereikusia dutenetan.

-Generoaren ikuspegia erabiltzea Hezkuntza Departamentuak egiten dituen estatistiketan eta azterlanetan.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteak tramitatzea.

-Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin koordinatuta aritzea gai horietan.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria. Zerbitzuen izenak.

Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen abenduaren 11ko 203/2007 Foru Dekretuan Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuaren gainean egiten diren aipamen guztiak Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuaren gainekoak direla ulertuko da eta Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuaren aipamenak, berriz, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuaren gainekoak.

Bigarren xedapen gehigarria. Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan: Testu eta Material Didaktikoen Bulegoko buruarena, hemendik aurrera Baliabide Didaktikoen Bulegoko buru izanen baita; eta Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia Berrien Bulegoko buruarena, hemendik aurrera Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoko burua izanen baita.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko ekainaren 22an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0918023