79. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Hirilurreko ondasunen gaineko 2009ko lehen sehilekoaren kontribuzioa eta 2009ko landalurreko ondasunen gainekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2009ko uztailaren 13an amaitzen dela hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zergagatik 2009ko lehen seihilekoari eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioagatik 2009. urteari dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien atzeko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagariak 2009ko uztailaren 1ean igaroko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2009ko ekainaren 11n.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0917607