79. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

UE 32 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Leitzako Udalaren Batzarrak, 2009ko ekainaren 12an, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea, Leitzako UE 32 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Konpentsazio Batzordeak aurkeztuta, 122. lurzatiari dagokion aldaketarekin, espedientean dagoena.

2. Dokumentua behin betiko onetsi aurretik, eta espedientea jendaurrean denean egiten ahal diren aldaketak ukatu gabe, sustatzaileek haren testu bategina aurkeztu beharko dute, aurreko puntuan adierazitako aldaketa jasotzen duena.

3. Erabaki honen berri ematea ukitutakoei eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Leitzan, 2009ko ekainaren 16an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0917899