II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Gizarte langilea hartzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez
eta lan kontratu finkoarekin. Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, gizarte langile lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta lan kontratu finkoarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak Jokin Apezetxea Azkarate izendatzeko proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Izangai proposatuak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, deialdiko 10.2 oinarrian aipatu agiriak ekartzeko (deialdia 2009ko urtarrilaren 23an, 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Etxalarren, 2009ko ekainaren 12an.-Lehendakaria, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Iragarkiaren kodea: L0917818