II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
FUNES
Administrari laguntzailea izendatzeko proposamena
2008ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean, eman zen argitara Funesko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarriari jarraituz, epaimahaiak izendapen proposamena egin du oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaiaren alde, José Luis Calvo Regueiro jaunaren alde, alegia.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu Funesko Udalaren bulegoetan. Ez badu dokumentazio hori aipatu epean aurkezten, ezin izanen da izendatu, ezinbesteko kasuetan salbu, eta zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.
Funesen, 2009ko ekainaren 15ean.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L0917876