I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 15ean hartua, Espartza-Galarren (Nafarroa) dagoen Corporación Logística de Hidrocarburos, S.A. "C.L.H" enpresaren kanpoko larrialdirako plana onesten duena.
Gai arriskutsuak tartean direnean gertatzen diren istripu larrietako arriskuak kontrolatzeko neurriei buruzko uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren 16. artikuluak -Babes Zibilari Buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legea garatzeko eman zen-, ahalmena ematen die autonomia erkidegoei gai arriskutsuak tartean direnean gertatzen diren istripu larrietarako kanpoko larrialdietako planak prestatu eta onesteko, betiere horrelako gaiak errege dekretu horretan zehaztutako kopuru berdin edo handiagoetan edukitzen dituzten enpresesentzat, istripu larririk gerta ez dadin ahaleginak egiteko edo, gertatuz gero, aldez aurretik aztertu, sailkatu eta neurtutako ondorioak leuntzeko. Horretarako finkatu beharko dituzte babes neurririk egokienak, behar diren langileak eta baliabideak eta esku hartuko duten agintari, organo eta zerbitzuen arteko koordinazioaren eskema.
Horregatik, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Babes Zibileko Zerbitzuak prestatu zuen, industriakoaren laguntzarekin, Corporación Logística de Hidrocarburos, S.A. enpresaren kanpoko larrialdirako planaren proiektua. Honako bi arau hauek izan dira kontuan: Gai arriskutsuak tartean direnean gertatzen diren istripu larrien kontrol eta plangintzarako Babes Zibileko Zuzentarau Oinarrizkoa, 1196/2003 Errege Dekretuak onetsia, eta 8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa.
Proiektu horri aldeko txostena eman zion Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak, 2008ko azaroaren 18an egindako bilkuran, eta gerora Babes Zibilerako Batzorde Nazionalak osoko bilkuran homologatu zuen, 2009ko apirilaren 28ko bilkura berezian.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 8/2005 Foru Legearen 13.3 artikuluarekin bat,
ERABAKI DU:
1. Espartza-Galarren (Nafarroa) dagoen Corporación Logística de Hidrocarburos, S.A. "C.L.H" enpresaren kanpoko larrialdirako plana onestea. Testua espediente administratiboan dago.
2. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Larrialdien Agentziako zuzendari kudeatzaileari eta Galar Zendeako alkateari, eta Corporación Logística de Hidrocarburos, S.A. "C.L.H" enpresari jakinaraztea, bidezko ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2009ko ekainaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0918038