I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
202/2009 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Garraioko zuzendari nagusiak emana, urriaren 17ko Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko bidaiarien hiriarteko errepide-garraioko zerbitzu erregularretan txartelaren prezioa %30 jaitsi zen, Garraiorako Gazte Txartelaren titularrak diren 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat.
Garraioko zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 204/2008 Ebazpenaren bidez (2008 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa), txartelaren prezioa %30 jaitsi zen Nafarroako Foru Komunitateko bidaiarien hiriarteko errepide-garraioko zerbitzu erregularretan, Garraiorako Gazte Txartelaren titularrak diren 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat.
Gazteak garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak proposatu du Garraiorako Gazte Txartelaren titular izateko gutxieneko adina 16 urtetik 14ra jaistea eta txartel horren titularrei egiten zaien beherapena beste tarifa-beherapen batzuekin bateragarri egitea, salbu eta Tierra Estella-Bus Zerbitzukoan (Lizarran eta inguruetan NA-11 hiriarteko linearen maiztasuna handitzekoan); izan ere, txartel elektronikoa erabiltzean aplikatzen diren tarifetan beherapen handiagoak egiten dira neurri honetan jasotzen direnak baino.
Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren martxoaren 1eko 230/2005 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Garraioko zuzendari nagusiak emandako urriaren 17ko 204/2008 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horrek txartelaren prezioa %30 jaitsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko bidaiarien hiriarteko errepide-garraioko zerbitzu erregularretan, Garraiorako Gazte Txartelaren titularrak diren 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat.
"1. Txartelaren prezioa %30 jaistea Nafarroako Foru Komunitateko bidaiarien hiriarteko errepide-garraioko zerbitzu erregularretan, Garraiorako Gazte Txartelaren titularrak diren 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat.
Jaitsiera hori Nafarroatik abiatzen edo horra joaten diren bidaiarien hiriarteko errepide-garraioko zerbitzu erregularrei aplikatuko zaie, Nafarroako Foru Komunitatean doan ibilbide tarterako.
Erabiltzaile guztientzako errepide-garraio publiko erregular iraunkorreko kontzesioei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren titulartasuneko baimen administratibo bereziei bakarrik aplikatuko zaie jaitsiera hori.
Ebazpen honetan ezarritako beherapena bateragarria da beste tarifa-beherapen batzuekin. Kasu horretan, dagokion beherapenaren ondoriozko txartelaren prezioari aplikatuko zaio garraiorako gazte txartelaren ondoriozko beherapena."
2. Garraioko zuzendari nagusiak urriaren 17an emandako 204/2008 Ebazpenaren I. eranskinaren 1. atala aldatzea. Honako hau izanen da hemendik aurrera:
"1. Garraiorako gazte txartelaren titularrak.
14 urtetik 25 urtera bitarteko gazteak izan daitezke txartel honen titularrak, Nafarroan erroldaturik badaude".
3. Ebazpen hau Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen eta honen aurka partikularrek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2009ko ekainaren 15ean.-Garraioko zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.
Iragarkiaren kodea: F0917922