I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza
96/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Sunbillako Udal Plana "Sollenea" industriarako lurzoru urbanizagarrirako aldatzeko espedientea, Pello Etxegia Telletxeak sustatua, behin betiko onesten duena.
Sunbillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1.º Sunbillako Udal Plana "Sollenea" industriarako lurzoru urbanizagarrirako aldatzeko espedientea, Pello Etxegia Telletxeak sustatua, behin betiko onestea.
2.º Sektorea urbanizatzeko proiektuak honako baldintza hauek jaso beharko ditu, alegia Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ekainaren 4an emaniko 1278/2009 Ebazpenean, espedientearen Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duen horretan, ezarritakoak:
-Ingurumen ondorioen azterlanean eta eranskinean agertzen diren prebentzio eta zuzenketa neurriak.
Azterlan geotekniko bat, lubeta-ezponden erabateko egonkortasuna eta drainatzea eta arrisku egoerarik ez egotea ziurtatuko dituena. Kontuan hartu beharko da azterlanak ekarriko dituen neurriek bide emanen dutela lubetak paisaian txertatzeko (landareztatuz edo antzeko teknikak erabiliz), eta material artifizialekin egindako egitura zurrunak sortzea saihestuko da.
-Berdegune gisa erreserbatutako hariztia gordeko da, azalera berarekin. Mendebaldeko mazelan barna doan oinezkoentzako pasealekua bertako topografiarekin eta landarediarekin bat eginen da, egungo arboladiaren baldintzak gordez, desagertu ez dadin, bereziki 166., 168. eta 169. lurzatietako haritz lepatuak.
-Añerdi errekaren inguruan zehaztu den babes zerrenda 5 metro zabal izanen da gutxienez, ezpondaren gainetik neurtuta (2008ko azaroko B.1 eta C.1 planoetan adierazi bezala). Añerdi errekaren eta industrialdearen gainerako eremuaren arteko bereizketa fisikoa larreko tratamendua emanez eginen da, errekarako bidea zabalik utziz. Urbanizazio lanak egin bitartean, errekaren eremuan edozein eragin saihesteko aurreneurriak aplikatuko dira.
-Errekaren inguruko paisaia lehengoratzeko lanetan hauek sartuko dira: eskuineko ur-bazterreko lubetan hedatutako material inerteak kendu eta hondakindegi baimendura eramatea, landare lurra botatzea eta egonkortu eta paisaian txertatzea, erreka eremuetako espezieak landatuz, hala nola Fraxinus excelsior, Alnus glutinosa, Salix atrocinerea, espezie exotiko inbaditzaileak erabiltzea baztertuz, esate baterako akazia.
-Hondeatze eta zelaitze lanetatik ateratako lurrak hondakindegi baimendu batera eramanen dira.
3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
4. Foru agindu hau Sunbillako Udalari eta Pello Etxegia Telletxeari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko ekainaren 8an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.
Iragarkiaren kodea: F0917581