76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANUE

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Anueko Udalak hasiera batean onestea erabaki du Burutaingo 8. poligonoko 479. lurzatia (AD.8 exekuzio unitatea) birzatitzeko proiektua, Marta eta Laura Rípodas Baraibar andreek sustatua.

Birzatitzeko proiektu hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraituz.

Olaguen (Anue), 2009ko maiatzaren 21ean.-Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L0916955