76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

Andosillako Udal Planeko UC-10 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua.
Behin betiko onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2009ko maiatzaren 12an, 082/2009 Ebazpena eman zuen, Andosillako Udal Planeko UC-10 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua behin betiko onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, estatutuak behin betiko onesteko egintzak berekin dakar jabe guztiak konpentsazio sisteman sartzea, eta handik aurrera batzordeak eta esku hartzen duen administrazioak hartzen dituzten erabakiak lotzaileak izanen dira haientzat, eta berretsi egiten da aipatu artikuluak horri buruz ezartzen duen guztia, bereziki gogorarazten zaielarik hiru hilabeteko epea izanen dutela Konpentsazio Batzordea eskritura publikoaren bidez eratzeko.

Eratzen den unetik aurrera, Konpentsazio Batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu; Juan Enrique Sanzo Andrés alkate jauna batzorde horretako zuzendaritza organoko kidea izanen da, Administrazioaren ordezkari.

Andosillan, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0916934