76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UHARTE-ESTERIBARKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuak. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin bat eta jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragan baita, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2009ko martxoaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi du 2009ko udal aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.-Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 29.900 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 519.450 euro.

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 10 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 549.360 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 409.810 euro.

II. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 115.350 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 21.200 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 3.000 euro.

Gastuak, guztira: 549.360 euro.

Esteribarren, 2009ko apirilaren 15ean.-Udalburua, Iosu Asier Bregaña Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0916936