76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA-ERDIALDEA

Kreditu bereziko eta kreditu gehikuntzako espedienteak.
Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko maiatzaren 28an egin bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Kreditu bereziko eta kreditu gehikuntzako espedienteak (guztira, bostehun eta zortzi mila euro) hasiera batean onestea, 2009ko ekitaldiko aurrekontuetan aurreikusi gabeko inbertsio berri eta beharrezkoak gauzatzeko kostuei aurre egiteko.

Bigarrena.-Espedienteak jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 29an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0916925