76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

66/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Galipentzu zaharreko hiri lurzoruaren esparrua lehentasunez zaharberritu beharreko eremu deklaratzen duena.

Nafarroako Gobernuak -Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bidez- eta Galipentzuko Udalak etxebizitzak zaharberritzeko lanak bultzatu nahi dituzte Galipentzu zaharrean, haren balio historiko eta tradizionalengatik, eta horretarako bide eraginkorra izan daiteke lehentasunez zaharberritu beharreko eremuaren deklarazioaren babesean ekintzak eta laguntzak ezartzea.

Galipentzuko Udalak deklarazio hori eskatu du, herriko udal hirigintza planean Galipentzu zaharreko hiri lurzoruari dagokionez jasota dauden determinazioak babespenerako eta barne berrikuntzarako plan berezi batekoen parekoak direlako, eta zaharberritzea sustatzeko behar adineko gastua du ezarria bere aurrekontuan dagoeneko.

Hori horrela, eta Nasursa Sarearen Bulegoak -Zangoza aldeko etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko Bulegoaren baliokidea- aldeko txostena eman duela ikusirik, betetzat jotzen dira urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluak arlo horren gainean zehazten dituen betekizunak, eta bidezkoa da, beraz, Galipentzu zaharreko hiri lurzoruaren esparrua lehentasunez zaharberritu beharreko eremu deklaratzea. Dekretu hark etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautu zituen.

Horrenbestez, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Galipentzu zaharreko hiri lurzoruaren esparrua lehentasunez zaharberritu beharreko eremu deklaratzea, urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuak ezarritako ondorioetarako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Galipentzuko Udalari, Etxebizitza Zerbitzuari eta NASURSAri, NASURSA - EZABO Sareko Zangozako Bulegoari, eta adieraztea foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraituz (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

Iruñean, 2009ko apirilaren 22an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0915546