76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2009ko ekitaldiko aurrekontu luzatuan aldaketak egiten dituen espedientea. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontu luzatuko aldaketen espedientea.

Erabaki hori 2009ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an.

Argitaratu zenetik 15 egun balioduneko epea iraganik, ez denez inolako erreklamaziorik edo alegaziorik jaso, behin betiko onetsitzat hartu dira. (2009ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena).

1.-Kreditu transferentzia "Langileen gastuak" izeneko 1. kapituluko kontu-sail batetik kapitulu bereko beste kontu-sail batera, 5.064,85 eurokoa.

Noain Elortzibarren, 2009ko ekainaren 2an.-Jarduneko alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L0917072