76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEOTZ

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2009ko maiatzaren 29ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2009ko udal aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta Orbalan, S.L. udal enpresaren aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (biak urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatuta), eta Aurrekontuei eta Gastu Publikoei buruzko irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0916939