76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARRAITZA

2009ko ekitaldiko aurrekontuak. Hasierako onespena

Arraitzako Kontzejuko Batzarrak, 2009ko maiatzaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabost egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Zabaltzako Udaleko Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko dira 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Arraitzan (Zabaltza), 2009ko maiatzaren 21ean.-Kontzejuko burua, Mikel Aranguren Irurzun.

Iragarkiaren kodea: L0916998