76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANTZIN

2009ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2009ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2009ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, argitaratuta, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.

-Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 79.200 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 30.000 euro.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 58.500 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 234.310 euro.

5. kapitulua.-Ondareko eta herrilurretako dirusarrerak: 13.180 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 252.000 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 392.600 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 174.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.143.790 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 169.700 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 159.040 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 17.000 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 28.750 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 710.000 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 6.700 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 30.000 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 22.600 euro.

Gastuak, guztira: 1.143.790 euro.

Antzinen, 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Francisco Javier Lizarraga Mansoa.

Iragarkiaren kodea: L0916913