76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

TAFALLA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Esparza Bergarachea Fr. eta beste batzuk (J/31226053). Jarduera: nabea handitzea haragitako ardi azienda ustiatzeko, eta hobekuntzak egitea gaur egungo nabean. Tokia: Ceda alderdia, 32. poligonoa, 287 eta 420. lurzatiak.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0917098