76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ERRIBERRI

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Canterías Jaurrieta, S.L. IFK/IFZ: B-31869449. Jarduera: harri lantegia paratzea. Tokia: 9. poligonoa, 912 eta 914-C lurzatiak. Udalerria: Erriberri.

Erriberrin, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0916972