76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LEOTZ

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2009ko maiatzaren 29ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2009ko udal plantilla organikoa, plantilla horretako lanpostuak eta beren egoera juridikoa zehaztuta, baita langileen zerrenda ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartako) 201 eta 202. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19, 20, 34 eta 35. artikuluak eta ondokoak eta horiekin bat heldu diren gainerako arauak aintzat hartuz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0916938