76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko biologo kliniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko biologo kliniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2008ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an. Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran, eta, horrekin batera, puntuaziorik altuena izateagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko biologo kliniko izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena onesten da:

GUERRERO SETAS, DAVID

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0916703