76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ANTZIN

2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2009ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antzingo Udalaren plantilla organikoa; erabakia 2009ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da.

Hona hemen laburpena:

Funtzionarioak

Izena: Antzingo, Murietako eta Abaigarko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %48,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik

Lan-kontratudunak

Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Lanpostuko osagarria: %27,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Izena: administrari laguntzailea, Antzingo, Murietako eta Abaigarko Udalentzat. D maila. Lanpostuko osagarria: %27,01. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Izena: Antzingo, Murietako eta Abaigarko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %48,72. Egoera: jardunean.

Izena. administrari laguntzailea, Antzingo, Murietako eta Abaigarko Udalentzat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %27,01. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Antonio Guinea Crespo. Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda

J. Joaquín Legarda Araiz. Idazkaria.

Lidia Arbizu Andueza. Administrari laguntzailea.

Antzinen, 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Francisco Javier Lizarraga Mansoa.

Iragarkiaren kodea: L0916914