76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Eginkizunak eskuordetzea

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2009ko maiatzaren 25ean, ondoko ebazpena eman zuen:

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Fernando Fusté Martín Mankomunitateko buruordearen esku uztea burutza honen eginkizunak, 2009ko maiatzaren 25etik uztailaren 3a arte, biak barne.

2. Ebazpena Fernando Fusté Martín jaunari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Altsasun, 2009ko maiatzaren 25ean.-Mankomunitateko burua, María Josefa Notario Grados.

Iragarkiaren kodea: L0916949