76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu
izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Izendatzeko proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bost lanpostu oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen direnak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an).

Burlatan, 2009ko maiatzaren 18an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

ERANSKINA

Javier Irurzun Gorena jauna

Rosa Castro Sánchez andrea

Antonio Bernal Muñoz jauna

Jesús M.ª López Goñi jauna

Mikel Xabier Redín Martínez jauna

Iragarkiaren kodea: L0916199