76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari nagusi eta alboko zaindari nagusi izateko 14 lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidezko barne igoera murriztuaren bitartez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari nagusi eta alboko zaindari nagusi izateko 14 lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidezko barne igoera murriztuaren bitartez betetzeko deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoarekin bat (deialdia 2008ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an), oposizioko epaimahaiak honako hauen aldeko izendapen proposamena egin du, oposizio-lehiaketa gainditu eta puntuaziorik altuenak atera dituzten izangaiak baitira: José Javier García-Falces Larrañeta, Jesús Manuel Antón Lázaro, Unai Gardoqui Alcorta, José Antonio Pérez-Nievas Martínez, Gabriel Fuentes Nieto, Xabier Iturria Arburúa, Fernando Mendía Villanueva, José Antonio Lacunza Ortigosa, Juan José Corera Oroz, José Fermín Nieto Echeverría, Daniel García Enériz, Javier Zuazu Viscarret, Rafael Tapia Casamayor eta José Manuel Crespo Arguiñano jaunak.

Iruñean, 2009ko ekainaren 5ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0917323