76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Hiri garraio publikoaren tarifak arautzen dituen Ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2009ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Tuterako udalerrian hiri garraio publikoaren tarifak arautzen dituen Ordenantza".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2009ko ekainaren 1ean.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0917068