76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTZIN

Testu arauemailea, U.E 2.4 unitatearen gaineko arau subsidiarioak aldatzen dituena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren abenduaren 16ko 374/2008 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Antzingo Arau Subsidiarioak aldatzen dituen espedientea, U.E 2.4 unitateari dagokionez, Antzingo Udala sustatzaile izanik. (2009ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an).

Beraz, Toki Araubideen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da testu arauemailea.

U.E.-2.4-Hirigintzako antolamenduaren egiturazko determinazioak.

U.E.-2.4 exekuzio unitateari dagokion hiri lurzoru finkatu gabean, hauek dira hirigintzako antolamenduaren egiturazko determinazioak:

-Hiri lurzoru finkatu gabearen mugak: antolamendu-planoaren arabera (unitatearen mugak).

Herritar guztien zerbitzuko eremu publiko, hiri zerbitzu, eremu libre publiko eta ekipamenduen sistema orokorrak: antolamendu-planoaren arabera (ez dago unitate honetan).

-Erabilera orokorra: bizitegia.

-Babes publikoko etxebizitzak: -.

-Banaketa eremuak: ez dira zehaztu.

-Aprobetxamendua: ez da zehaztu.

-Batez besteko aprobetxamendua: 0,464 AU/m².

-Gehieneko aprobetxamendua: 1.696'6 m²-tan eraikitzen ahal da bizitegirako (7 etxebizitza).

-Homogeneotasun koefizientea:

  • m² Bizitegia: 1
  • m² Lurzoru pribatua: 0,1.

Hirigintzako araudi partikular honetan deskribatzen diren hirigintzako gainontzeko determinazioak hirigintzako antolamendu xehakatuko deteminaziotzat hartzen dira.

Egun indarrean dauden goi mailako lege xedapenetan ezarritakoa da esku pribatura jotzen ahal duen hirigintza aprobetxamendua; gaur egun eta 35/02 LAHFLren arabera, exekuzio unitateari dagokion aprobetxamenduaren %90ekoa da.

U.E.-S.3ko 8b bizitegiko lurzatia-Egiturazko determinazioak.

Lurzati honi egiturazko determinazio hau lotzen zaio:

-Babes publikoko etxebizitzak: BOEko 8 etxebizitza.

U.E.-2.4-Hirigintzako antolamenduaren egiturazko determinazioak.

-Azalerak.

U.E.-2.4 exekuzio unitatearen guztirako azalera, gutxi gorabehera. 4.685 m².

Aprobetxamendua duten lurzatien azalera, gutxi gorabehera. 4.171 m².

-Eraikuntzaren erabilerak.

Kalifikazioaren planoan, bizitegirako eta ekipamendurako erabilera xehakatuak zehazten dira lurzoru urbanizagarriko eraikinentzat.

-Eraikuntzaren solairu kopurua eta garaiera.

  • Bizitegiko etxebizitzak.
  • Solairu kopurua, gehienez: S+BS+1+atikoa.
  • Ekipamendurako eraikinak.
  • Solairu kopurua, gehienez: S+BS+2.

-Eraikuntzaren baldintzak.

Lurzati eraikigarriaren taxuketa eta luze-zabalak:

Lurzatiak, gutxienez, 250 m²-ko azalera izanen du.

Orientazio moduan ematen dira antolamendu-planoetan proposatu diren lurzatiak, eta kudeaketaren dokumentuan doitzen ahal dira.

Eraikuntzak onartzen duen gehieneko okupazioa antolamendu-planoan adierazi dira.

Lerrokadurak dagokien planoan adierazi dira.

Proiektu komuneko etxebizitza bikien mehelinak izan ezik, famila bakarreko etxebizitzek 3 metroko atzeraemangunea izanen dute, gutxienez ere, kaletik eta beste lurzatien mugetatik.

Orientazio moduan proposatu diren sestrak urbanizazio obren proiektuan doitzen ahalko dira berriro.

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere:

Familia bakarreko 7 etxebizitza libre.

Eraikigarritasuna:

Lurzati bakoitzeko antolamendu-planoaren fitxan adierazi da bizitegiko etxeei onartuko zaien gehieneko eraikigarritasuna, 1.696'6 m² eraikita, guztira.

Ez da gehieneko eraikigarritasunik finkatu ekipamenduko lurzatirako, okupazio eta eraikuntza librekoa delako.

Eraikuntzako baldintzak:

Eraikuntzaren gaineko ordenantza aplikatuko da.

Etxebizitza bikien multzo bakoitzak bere proiektu komun bakarra izanen du.

Etxebizitza bakoitzarentzat aparkatzeko toki estali bat izanen da, gutxienez, lurzatiaren barrenean.

Kalearekin edo eremu publikoarekin muga egiten duten lurzatien kanpoko itxitura bateratua izanen da etxebizitzen multzo bakoitzerako (5 mendebaldean eta 2 ekialdean).

-Urbanizazioaren baldintzak.

Unitatearen urbanizazioa fasetan banatzen ahal da. Haietako batean, mendebaldean kokatutako 5 etxebizitzei dagokienean, haien inguruko bidea (Las Carboneras kalea) urbanizatuko da eta oinezkoen zeharkako pasabidea eginen. Bestean, ekialdean kokatutako bi etxebizitzei dagokienean, haietara sartzeko bidea eginen da. Horretarako, urbanizatzeko bi obra proiektu prestatuko dira.

Orobat, antolamendu-planoetan zehaztutako sestrak doitzen ahalko dira, baita galtzada, espaloi, oinezkoen gune eta berdeguneen zabalera ere bideen guztirako neurrien barrenean, aldaezina baita.

Proiektuan, trafikoa arautzeko behar den bideen seinalizazioa jasoko da, baita plan honetan ezarritako aparkalekuen prebisioa ere; gainera, ezindu fisiko sentsorialek ibilgailu arinak aparkatzeko duten guztirako azaleraren %3ko erreserba.

Oztopo Fisiko eta Sentsorialei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko Erregelamenduan (154/1989 Foru Dekretua) zehaztutakoa beteko du proiektuak.

-Kudeaketa baldintzak.

Borondatezko birzatiketa ezarri da U.E.-2.4 exekuzio unitatea jarduteko sistema gisa.

Antzinen, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Lizarraga Mansoa.

Iragarkiaren kodea: L0916929