76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Comptos Ganberako lehendakariak emana, Erakundean dauden datu pertsonalen fitxategi batzuen azalpena osatzen duena.

Nafarroako Comptos Ganberako lehendakariak, Erakundean dauden datu pertsonalen fitxategi batzuk aldatu eta beste fitxategi berri batzuk sortzeko 2008ko abenduaren 18an eman Ebazpenaren bidez, Sarbidearen kontroleko fitxategia eta Fiskalizazio fitxategia sortu zituen.

Ebazpen hori 2009ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an. 2009ko martxoaren 3an, bete beharreko arautegiarekin bat, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zion, inskribatu zitzan.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorreko Zuzendariordetza Nagusiak, martxoaren 30eko jakinarazpenaren bidez, jakinarazi zigun Comptos Ganberak onetsiriko fitxategiak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatuak zirela, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako zuzendariaren ebazpenekin batera. Halaber, igorririko fitxategi berrietako kontu batzuk osatu beharrak aipatu zizkigun.

Horri dagokionez, Gemma A. Sánchez Lerma Ganberako legelariak, Erakundeko datuen babesaren arduraduna den aldetik, maiatzaren 22an, txosten bat igorri du, non proposatu baitu lehendakaritza honek beste ebazpen bat eman dezala, lehendakaritza honek 2008ko abenduaren 18ko ebazpenaren bidez sorturiko kontrol eta fiskalizazio fitxategien azalpena osatzeko.

Horrenbestez, txosten hori kontuan hartuz eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluan xedaturikoa betez, lehendakaritza honek, bere ahalmenak eta bere eskumenak erabiliz,

EBATZI DU:

Lehena.-Sarbidearen kontroleko fitxategiaren azalpena osatzea, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zitzaion informazioari dagokionez, bertan biltzen diren identifikazio datuak honako hauek direla zehaztuz: izen-deiturak, telefonoa, helbidea eta NANa/IFZ. Adieraztekoa da, halaber, datuen tratamendua automatizatu gabe dagoela (eskuzkoa da, alegia).

Bigarrena.-Fiskalizazio fitxategiaren azalpena osatzea, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zitzaion informazioari dagokionez, bertan biltzen diren datu bereziki babestuak honako hauek direla zehaztuz: sindikaturen bateko kidetza eta osasuna. Biltzen ahal diren identifikazio datuak honako hauek dira: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa/IFZ, Gizarte Segurantzako edo mutualitateko zenbakia eta norberaren erregistro zenbakia. Datuen tratamenduko sistema automatizatua eta automatizatugabea da (mistoa).

Hirugarrena.-Ebazpen hau igortzea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, inskripzio espedientean biltzeko, ez baita bidezkoa inskribaturiko fitxategietan inolako aldaketarik egitea, Comptos Ganberako idazkari nagusiari eta administratzaileari, jakin dezaten, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Nafarroako Parlamentukora igortzeko agindua ematea, bertan argitara dadin.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 26an.-Nafarroako Comptos Ganberako lehendakaria, Luis Muñoz Garde.

Iragarkiaren kodea: F0917060