76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako laguntzaile izateko lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

María Ángeles Zudaire Crespo andreak eta María Jerusalén Lorea Ortiz andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako laguntzaileen lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, "ezgaitasunak dituzten pertsonentzako txandan" onartutako izangaien behin betiko zerrendatik baztertu dituztelako. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 4an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0915084