76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

395/2009 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, jendaurrean jartzen duena esnetarako behitegi eta hondakin organikoen biometanizazio plantako proiektu bat, 17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan kokatua eta Valle de Odieta, S.C.L. - HTN, S.L.k sustatua, Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedurei ekiteko.

Ganadería Valle de Odieta, S.C.L. - HTN, S.L.k baimena eskatu du esnetarako behitegi eta hondakin organikoen biometanizazio plantako jarduerarako (17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan kokatua), tramitazioa egiteko, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearekin bat.

Aurkeztutako dokumentazioa aipatutako foru legearen I. kapituluan ezarritakoaren araberakoa da. Beraz, tramitera onartzen da.

Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusita eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

1. Esnetarako behitegi eta hondakin organikoen biometanizazio plantako proiektu bat, 17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan kokatua eta Ganadería Valle de Odieta, S.C.L. - HTN, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedatutakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian (Armada etorbidea, 2, 7. maila, Iruña) egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau sustatzaileari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Caparrosoko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 27an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0916966