76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

873/2009 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Raúl Juárez Vela jaunak jarritako 96/2009 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzen duena.

Raúl Juárez Vela jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko 2. Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 3an emandako 53/2009 Foru Aginduaren aurka, izan ere, foru agindu horren bidez interesdunak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 3ko 2588/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horren bitartez, OLT/EUD izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Raúl Juárez Vela jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Iruñeko 2. Administrazioarekiko Auzien Epaitegira igortzea. Auzi-errekurtso hori Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 3an emandako 53/2009 Foru Aginduaren aurka jarri zuen, agindu horren bidez ezetsi baitzen interesdunak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 3ko 2588/2008 Ebazpenaren aurka, jarritako gora jotzeko errekurtsoa. 2588/2008 Ebazpen horren bitartez, OLT/EUD izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei edo dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako, bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0916031