76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

191/2009 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtean eskolaldia aldatzeko baimena izan zuten ikastetxeei baimena luzatzen diena, 2009-2010 ikasturterako.

Irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2007ko martxoaren 28ko Itunean ezarritako neurri batzuk garatu eta aplikatzeko Akordioa 2008ko ekainaren 3an sinatu zuten Hezkuntza Departamentuak eta Jarraipen Batzordeak. Akordio horretan, Nafarroako Foru Komunitateko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan eskolaldia aldatzeko aukera aurreikusi zen.

Urtarrilaren 27ko 13/2009 Ebazpenean finkatutako prozeduraren arabera, uztailaren 22ko 337/2008 Ebazpenaren bidez eskolaldia modu esperimentalean luzatzeko baimena izan zuten ikastetxeek, baimena luzatu nahi izanez gero, eskatu egin behar dute.

Ikusirik Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, 2008-2009 ikasturtean eskolaldia aldatzeko baimena izan zuten ikastetxeei baimena luzatzearen aldekoa, ikastetxeek beraiek eskatuta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2008-2009 ikasturtean eskolaldi etengabea ezartzeko baimena izan zuten Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako sei ikastetxe publikoei baimena luzatzea 2009-2010 ikasturterako.

-Erriberriko ''Príncipe de Viana''.

-Tuterako "Virgen de la Cabeza''.

-Urrotz-Hiriko ikastetxe publikoa.

-Vianako ''Ricardo Campano''.

-Oibarko ''Gabriel Valentín Casamayor''.

-Zareko ''San Nicolás''.

2. 2008-2009 ikasturtean eskolaldi malgua ezartzeko baimena izan zuten Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako bost ikastetxe publikoei baimena luzatzea 2009-2010 ikasturterako.

-Alloko ''La Cruz''.

-Antzingo ''San Fausto''.

-Arroizko ''La Balsa''.

-Deikazteluko ''Virgen de Nievas''.

-Lezaungo ikastetxe publikoa.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesdunei, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Curriculum Diseinurako Atalera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara eman dadin.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 8an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0915677