76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen apirilaren 24ko 80/2009 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako Aldizkari Ofizialean agitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

"80/2009 Ebazpena, apirilaren 24koa, berako alkateak emana, jarduera ekonomiko edo lizentzia fiskalaren gaineko zentsutik subjektu pasibo batzuk ofizioz kentzen dituena.

Interesatuei, Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskaleko Zergaren Zentsutik ofizioz kendu baino lehen alegazioak egiteko hambabortz eguneko epea eman ondoren, eta bakar bat ere ez denez aurkeztu.

Jarduera Ekonomiko edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zergaren gestiorako arauak ematen dituen azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluarekin bat etorriz,

Ebatzi dut:

Ondoren aipatzen diren subjektu pasiboak Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskaleko Zergaren Zentsutik kentzea ofizioz:

-José Joaquín Azurza Aristeguieta

NAN.: 15.957.281 L

-Biur Servicios Informáticos, S.L.

IFZ.: B31696206

-Izarren Hautsa, S.L.

IFZ: B20914396

-Edurne Prieto Zurutuza

NAN: 15.256.119 N"

Ebazpen honen aurka tarteka ditzakezu ondoko errekurtso hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamuntetik aitzina.

Beran, 2009ko maiatzaren 14a.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0916740